Ainhoa eta Alex
Kanpantxu auzoa
48320 Ajangiz
(Vizcaya)
Egin erreserba eta informatu
946 25 85 00
630 22 50 01
12 pertsonak / Banaketa
Baratza ekologikoa, frutazaintza
Gutxieneko prezioa 57,20€
Aristieta nekazalturismoa XVII. mendeko jauregi batean dago kokatuta. Berau XIX. Mendean baserri bilakatu zen. Sei logela bikoitz ditugu, horietariko bat bi oheduna; beste bostak ohe bakarrekoak dira. Ohe gehigarriak ere jarri daitezke seme-alabekin bazatoz gure etxera.
Logela bi beheko solairuan daude eta ezintasun fisikoak dituzten pertsonentzat egokituta daude. Logela guztietan bainua duzu, baita Telebista ere. WIFIari dagokionez, dohakoa eta etxe osoan dago. Egongelan behekosu bat dago eta kanpokaldean terraza txiki bat ere badago bertan egon ahal izateko.
Aristieta baserria Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdigunean dago kokatuta, Gernika-Lumotik kilometro batera.
Gurpildun aulkian bazabiltza, Gernikatik Aristietaraino zeure kabuz etorri zaitezke. Lurgorri-ko tren geralekua egokituta dago eta bertatik gure baserrira ia ez dago aldaparik.
Bizikletaz bazatoz edo zurekin badakarzu, www.bikefriendly.com bizikletantzat egokituta dauden ostatuen gunean ere bagaude. Honek zera esan nahi du, Aristietan baduzu toki bat zure Bizikleta gorde, garbitu edota konponketa arinak egin ahal izateko tailer txiki bat. Bertotik bizikletaz atera eta eskualde eta inguruotaz goza dezakezu.
Gure ?loso?arekin bat egiten duenez, LURGOZO Urdaibaiko Kontsumitzaile Ekologiko Elkartearen partaide-sortzaile ere bagara. Sentimendu berari lotuta eta Euskal Herrian Agroekologia lantzeko EHKOlektiboa elkarteko kideak ere bagara. Honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero ehkolektiboa.eus webgunean jaso dezakezu.
Baserritarrak gara eta elikagai ekologikoak sortzen ditugu. ENEEKen ziurtagiria dugu orain dela ia 20 urte.
Aristietan energi berriztagarri ezberdinak erabiltzen ditugu. Alde batetik, eguzki plaka fototermikoak erabiltzen ditugu ura berotzeko. Ura berotu eta kalefakzioari ekiteko behekosuak ere erabiltzen ditugu. Eta argi-indarrari dagokionez, GOIENER, www.goiener.com da gure argi indar hornitzailea.
Etxeko garbiketan eta amenitietan erabilitako produktuak ere ekologikoak dira.
Gosarietan ematen ditugun jatekoetako batzuk ere ekologikoak dira edo inguruetan ekoiztutakoak, batzuk gure baserrian bertan, kiwi marmelada esate baterako.
Dokumentu honen bidez zure datu pertsonalak zergatik biltzen ditugun, haiekin zer egiten dugun, zeintzuk diren zure eskubideak eta nola egikaritu eskubide horiek jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta Europar Batasunaren Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorra betez.
Tratamenduaren arduraduna Aristieta Baserria
Helbidea: Kanpantxu auzoa 48320 AJANGIZ (Bizkaia)
Telefonoa: 946 25 85 00
Posta elektronikoa: aristieta@aristieta.com
Gure galdetegien bidez halarazten dizkiguzun gaiei erantzuteko eta zuretzat interesekoak izan daitezkeen gure enpresaren jardueren inguruko informazioa zugana helarazteko asmoz jaso eta tratatzen dugu ematen diguzun informazioa.
Zure datu pertsonalak zuk ezabatzeko agindua eman arte gordeko ditugu.
Datu hauek tratatzeko legezko oinarria zuk emandako adostasunean datza, edozein unetan ken dezakezuna hain zuzen ere.
Aristieta Baserriak ez dizkio zuk emandako datu pertsonalak hirugarren bati saldu, alokatu ezta jakinaraziko, legez beharturik ez bada.
Zure eskubidea da zure datu pertsonalak atzitzea, datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak.
Zure eskubideak egikaritzeko posta elektronikoa bidali behar duzu aristieta@aristieta.com, helbidera eskubidea zehaztuz.
Zure eskubideen inguruko informazio gehiago Datuak Babesteko Bulegoan.